Denboraldian bigarrenez izendatu dute jardunaldiko jokalari onena joko antolatzaile estatubatuarra
Cazoo Baskoniak LDLC Asvelen aurka lortutako garaipen garrantzitsuan, Darius Thompsonek partida bikaina jokatu zuen. 23 puntu, 12 asistentzia eta 36-ko balorazioarekin, norgehiagokako protagonista nagusia bihurtu zen joko antolatzaile estatubatuarra, Euroleagueko denboraldiko bigarren MVP-a jasoz.
Pasaden urtarrilaren 27an Anadolu Efesen aurka lortutako garaipenean ere izendatu zuten jardunaldiko jokalaririk onena Darius Thompson.
2020-2021 denboraldiaz geroztik, sei partidatan hamar puntuak eta asistentziak gainditzen dituen lehen jokalaria bihurtu da.