Saski Baskoniak kontratua automatikoki berritzeko aukera burutu du eta base estatubatuarrak kolore baskonistak jantziko ditu beste urte betez.
Saski Baskoniak jokalari estatubatuarraren kontratua automatikoki berritzeko aukera burutu ondoren, Darius Adams jokalari baskonista izango da 2015-16 denboraldian.
Gauzak horrela, Illinoisen jaiotako basea Laboral Kutxako jokalari izango da aurtengo denboraldian. Adams abenduan heldu zen Baskoniara eta guztira 25 partidu jokatu ditu Endesa Ligan (9 puntu, 2 errebote eta 2.4 asistentzia bataz beste). Gainera, Euroleaguean egin zuen debuta 14 partidu jokatuz -23 minutu, 12.2 puntu, 2.4 errebote, 2.8 asistentzia eta 10.2ko balorazioa bataz beste-.