Talde urdin-gorria eta jokalari madrildarra akordio batera iritsi dira bien arteko erlazioa 2023-24 denboraldian jarraipena izateko.
Dani Diezek eta Saski Baskoniak beraien arteko konpromisoa beste urtebetez luzatu dute. Jokalari madrildarrak baskoniaren koloreak defendatzen jarraituko ditu Gasteizen egingo duen bigarren urtean. 1993an jaiotakoa, Endesa Ligan 300 partida baino gehiago jokatu dituen hegalekoak, bere esperientzia ematen jarraituko du taldean.
Pasaden denboraldian 57 neurketa jokatu zituen Baskoniako elastikoarekin Diezek, Endesa Ligan %45eko portzentaia izanik hiruko jaurtiketetan eta %51koa Turkish Airlines Euroleaguen.