Klubaren Sekretario Teknikoak fitxaketa berriaren fisikoa eta lanerako prestutasuna azpimarratu ditu
Laboral Kutxaren fitxaketa berrien ezaugarriak jarraitzaileei eskaini nahi dizkiogu. Pasaden astean Colton Iverson ezagutu eta gero, gaur Orlando Johnsonen txanda da.
Jarraitzaileek plantilaren aurpegi berriak ezagutzeko helburuaz, Alfredo Salazarrek (Klubaren Sekretario Teknikoa) jokalari berriak deskribatu eta hauen ezaugarriak azaldu dizkigu. Alfonsoren ustez, “Johnson mentalitate bikaineko jokalaria da. Hegalekoa izateko oso altua da eta beraz, fisikoki oso jokalari indartsua dela ezan dezakegu. Baseari baloia kendu ziezaiokeen eta jokoa hasi zezakeen jokalari bat nahi genuen”.
“Baloi maneiu oso ona du eta bere jarrera izugarria da. Bere seriotasunak eta lan egiteko prestutasunak asko harrituko du jendea” adierazi du Salazarrek.
Taldekideen iritziak ere eskaini nahi dizkiegu zaleei. Kasu honetan Davis Bertans fitxaketa berriak hitz egin du Johnsoni buruz. “Esperientzia handiko jokalaria da eta hori oso garrantzitsua da guretzat. Gainera, oso jaurtitzaile ona da. Erasoan oso jokalari trebea da: oso ondo irakurtzen du jokoa, saskira baloiarekin sartu daiteke eta trebetasun handia du hiruko marratik. Defentsari dagokionez, oso jokalari agresiboa da”.
Jokalari letoniarrarentzat Orlando oso jokalari garrantzitsua izango da Baskonian. “Entrenamendu guztietan bere ehuneko ehuna ematen du eta oso jokalari langilea da. Azken finean, hau da taldearen klabea. Denok eman beharko dugu gure ehuneko ehuna”.
Escucha las declaraciones de Aldredo Salazar y Davis Bertans