160 gazte batu dituen Tbilisiko kanpusaren hasierarekin, Federazio Georgiarrarekin sinatutako akordioaren lehen fasea hasten da.
Georgiako hiriburuak, Tbilisik, Saski Baskoniak 5+11 Fundazioaren bitartez antolatutako Training Camp-a jasoko du gaurtik hurrengo apirilak 26arte (Georgiar Saskibaloi Federazioarekin sortutako plan estrategikoaren barruan). 14 eta 17 urte arteko 160 gaztek parte hartuko dute kanpusean.
Borja Comenge da programaren Zuzendari Teknikoa eta lau teknikari nazionalen eta Juan Pedro Cazorlaren (Saski Baskoniaren idazkaritza teknikora adjuntua) laguntza izango du momentu oro. Bi aste hauetan zehar, teknikariek jokalarien gaitasunak neurtuko dituzte eta kanpuseko 16 gazte onenak aukeratuko dituzte -ondoren Nazioarteko Baskonia Saskibaloi Kanpusean parte har dezaten-.
Lehen lan astean zehar, gazteak maila taldeetan daude sailkatuta eta bertan egoera irekiak, lehiakorrak eta partidu egoerak landuko dituzte. Programa teknikari baskonistak diseinatuko du, “jokalariak 3×3, 4×4 eta 5×5 egoeratan ikusiko ditugu. Naturalki jokatuko dute, inongo zuzendaritza gabe”. “Ez dugu haien jokoa baldintzatu nahi, lehenik eta behin haien indar eta ahulguneak ikusi nahi baititugu” adierazi du Comengek. Gauzak horrela, bigarren astean ebaluaketa bat egingo da “jaurtiketan, botean eta pasean hobekuntza tekniko bat aportatu nahi dugu. Hobekuntza honek jokalariek etorkizunera begira izan dezaketen potentziala neurtzen lagundu diezaguke” onartu du teknikariak.
Lan honetaz gain, gazteek hainbat froga fisiko pasa beharko dituzte (jauzia, azelerazioa, etab.), “jokalarien esplosibitatea eta gaitasun kardiakoa neurtzea da helburua. Gainera, lortutako datuak haien adineko gazteen datuekin alderatu litezke”. Guzti hau ikus-entzuneko artxibo baten geratuko da erregistratuta -irudi fisiko eta teknikoekin-. Federazio Georgiarrak jokalari eta teknikari kopuru handi hau batu izana oso baikortzat baloratu du Comengek. “Gure presentziak interes handia sortu du. Antzinako sobietar errepublika batekin lan egitea oso positiboa da guretzat. Saskibaloi ohitura dago, fisikoki handiak dira eta, beraz, neurri bikainak dituzte saskibaloian aritzeko. Klub bezala oso interesgarria da halako aukerak zabalik izatea”.