Joko-antolatzaile urdin-gorriak 29 puntuko balorazioa erdietsi zuen.
Festa biribila Buesa Arenan Bartzelonaren aurka lortutako garaipenarekin. Codi Miller McIntyre protagonista izan zen 29 puntuko balorazioa lortuz, zortzigarren jardunaldiko jokalaririk onenaren garaikurra jasoz.
Joko-antolatzaile urdin-gorria Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat izan zen 20 puntu, 7 asistentzia, 4 errebote eta 29-ko balorazioarekin. Codik erreskadako hirugarren garaipena lortzen lagundu zion baskoniari, zortzigarren jardunaldiko jokalari onenaren saria irabaziz. Zorionak, Codi!