Jokalari urdin-gorri berria arabako hiriburura iritsi da aurre-denboraldia hasi baino lehenagoko azterketa medikuak pasatzeko.
Codi Miller-McIntyrek Gasteizko lurra zapaldu du. Baskoniako jokalari berria gaur arratsaldean iritsi da eta hurrengo orduetan azterketa medikoak pasako ditu Joan Peñarroyaren aginduetara jarri aurretik.
Estatubatuarra ilusioz eta “zaleen aurrean jokatzeko irrikaz” azaldu da. “Gogor jokatzen duen eta jokoaren alderdi askotan ekarpenak egiten ahalegintzen den” jokalari gisa definitu da.
Ongi etorri gasteizera, Codi!