Joko-antolatzaile urdin-gorriak errekor berri bat ezarri du europako txapelketako bere lehen urtean.
Alba Berlinen aurka 10 asistentzia banatu ondoren, Codi Miller McIntyre Turkish Airlines EuroLeaguen 200 asistentzia banatu dituen jokalaririk bizkorrena bihurtu da. Joko-antolatzaileak 28 neurketa behar izan ditu zifra hauetara iristeko eta txapelketako asistentzia emailerik onena izaten jarraitzen du.
Baskoniako jokalari ohi Darius Thompsonek zuen markarik onena, 200 asistentziak 31 lehietan banatuta. Alba Berlinen aurkako garaipenean, Codi zifra hau gainditu eta errekor berri bat ezarri du europako saskibaloian. ZORIONAK CODI!