29 urteko joko-antolatzaile estatubatuarrak Baskonian jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak.
Ilusioz beteriko denboraldi berri honetarako Baskoniak Codi Miller-Mcintyre (Concord, 1994) fitxatu du. 1.91 metroko joko-antolatzaile estatubatuarra Turkiako ligatik dator eta datozen bi denboraldietan izango da gasteizen.
29 urteko jokalariak 15,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 16,9-ko balorazioa erdietsi du turkiako Gaziantep taldearekin 2022-23 denboraldian. Zeniten, Cedevitan edota Partizanen jokaturikoa, Miller Mcintyrek esperientzia handia du europako saskibaloian. Belgradoko taldearekin 13,1 puntu, 4,5 asistentzia eta 15,1-eko balorazioa lortu zituen 2020-21 denboraldiko EuroCupen.
2021-22 denboraldian Andorran jokatu ondoren, Codik badu esperientzia Endesa Ligan. Andorrako klubarekin 13,7 puntu eta 5,1 asistentzia lortu zituen etxeko txapelketan eta 13,4 puntu eta 6,9 asistentzia EuroCupen.
Fisikoa eta esperientzia gaineratu du joko-antolatzaile posturako entitate urdin-gorriak. Ongi etorri, Codi!