NBA-n eta Endesa Ligan esperientzia duen jokalari estatubatuarra denboraldi amaieraraino iritsi da entitate urdin-gorrira.
Baskoniak Chriz Chiozzaren zerbitzuekin egin da (Memphis, 1995), Dusko Ivanovicen aginduetara jarriko den joko-antolatzaile berria. Jokalari estatubatuarrak denboraldi amaieraraino sinatu du taldearekin eta datozen orduetan iritsiko da Gasteizera, taldearen dinamikan sartzeko eta hurrengo erronkak prestatzeko.
Floridako unibertsitatean hezitako 27 urteko joko-antolatzaileak, 2018-19 denboraldian egin zuen debuta NBA-n Houston Rockets-ekin, bi urte geroago Golden State Warriorsekin txapeldun bihurtzeko. Chris G-Leagen ere trebatu da Chris, pasatzaile handia dela erakutsiz, neurketako, bataz beste, 9 asistentzia emanez.
Pasaden denboraldian iritsi zen Endesa Ligara Chris Chiozza. Txapelketako azken txanpa UCAM Murtziarekin jokatu zuen, 9,9 puntu, 3,5 asistentzia, 5,4 errebote eta 11,6-ko balorazioa erdietsiz.
Chiozzaren fitxaketarekin, Saski Baskoniak lehergarritasuna eta esperientzia gehitu dizkio joko zuzendaritzari. Ongi etorri, Chris!