Nigeriarrak norgehiagoka handia jokatu zuen atzokoan 29 puntu, 12 errebote eta 42-ko balorazioarekin.
Baskoniak Endesa Ligako zortzigarren garaipena lortu zuen atzokoan eta Chima Moneke izan zen neurketako jokalaririk garrantzitsuena. Talde urdin-gorriak azken laurdenean irauli zuen markagailua, Errege Koparako sailkatzeko borrokan jarraitzeko balio duen garaipena lortzeko.
Monekek hamaika falta jaso zituen, 22 jaurtiketa libre eginez eta horietatik 19 saskiratuz. Baskoniako jokalariak, klubak neurketa bakar batean botatako jaurtiketa libreen errekor berria ezarri zuen, Endesa Ligako zortzigarren markarik onena ezartzeaz gain.