Taldean oso pozik dagoela eta norgehiagoka gehiago irabazten jarraitzea espero duela adierazi du Baksoniako hegal-pibotak.
Orain arte jokatutako bost neurketetatik lautan baloratuena delarik, denboraldi hasiera bikaina izaten ari da Chima Moneke. “Oso ondo sentitzen naiz egiten ari naizen partiduekin, irabazten jarraitzea gustatuko litzaidake, eta denborarekin aurrera egingo dugula uste dut”.
Taldea oraindik ezagutzen ari dela azpimarratu du Monekek. “Izaera behar dugu eta gure nortasuna eraiki. Oraindik ezagutzen ari gara. Ostegunekoa erronka gogorra izango da, baina irabaztea espero dugu”.
Zale gasteiztarren inguruan ere hitz egin du: “bedeinkapena izan da horrelako zaleen aurrean jokatzea. Hemen luzaroan jokatzea espero dut”.
Taldearekin batera, neurketa bakoitzetik ikasi nahi du jokalari urdin-gorriak: “Partida bakoitzean lehiatzeko talde mota daukagu. Beraz ikasi behar egin behar dugu eta azken minutuetan exekutatu lehia irabazteko”.