Jokalari urdin-gorriak zenbaki bikoitzak egin zituen Panathinaikosen aurkako garaipenean jardunaldiko MVP-aren saria bereganatzeko.
Urtea abenduko Endesa Ligako jokalari onenaren izendapenarekin amaitu ondoren, Chima Monekek bere momentu onarekin jarraitzen du. Panathinaikosen aurka 20 puntu, 13 errebote eta 34-ko balorazioa erdietsi ondoren, Chima, Bonzie Colsonekin batera, Euroleagueko 18. jardunaldiko MVP-a bihurtu da.
Pibot urdin-gorria gakoetako bat izan zen talde greziarraren aurka markagailua iraultzeko eta europako txapelketako hamargarren garaipena lortzeko. 9. jardunaldiko MVP-a izan ondoren, Chimak Euroleagueko bere bigarren garaikurra eskuratu du.
Zorionak, Chima!