Talde urdin-gorriko pibot berria gaur eguerdian iritsi da arabako hiriburura eta bihar pasako du azterketa medikoa gainontzeko taldekideekin batera.
Nigeriarra gaur eguerdian iritsi da Gasteizera talde urdin-gorriarekin datozen bi denboraldietarako sinatu ondoren. Pasaden denboraldian Monakorekin Euroleagueko Lauko Finala jokatu eta Frantziako Liga irabazi ondoren, Moneke arabako hiriburura iritsi da eta datozen egunetan Joan Peñarroyaren aginduetara jarriko da 23-24 denboraldia prestatzeko.
Chima Monekek bihar pasako ditu proba fisikoak eta azterketa medikoa gainontzeko taldeekin batera.
Nico Mannion gaur arratsaldean iritsi da Lakua hotelera eta entrenamenduekin hasi baino lehen, azterketa medikoa eta proba fisikoak pasako ditu bihar.
Joko-antolatzaile italiarra baskoniako koloreekin iritsi da arabako hiriburura. Joko-zuzendari urdin-gorria gaur arratsaldean iritsi da Lakua hotelera eta bihar pasako ditu proba medikoak. Hauek gainditu ondoren, Joan Peñarroyaren aginduetara hasiko da lanean denboraldi berrirako.
Mannion ilusioz gainezka azaldu da bere ailegaeran: “Taldekideak tartean sartzea gustatzen zaion jokalari dibertigarria naiz, eta hasteko oso hunkituta nago”.