Jokalari urdin-gorriak 35 puntuko balorazioa erdietsi zuen ASVELEN aurkako garaipenean.
Atzokoan Euroleagueko jardunaldi bikoitzeko bigarren garaipena lortuta, Euroleagueko aste borobila itxi zuen baskoniak. Chima Monekek paper garrantzitsua jokatu zuen garaipenean, 35 puntuko balorazioa erdietsiz. Zenbaki hauekin, Turkish Airlines Euroleagueko bederatzigarren jardunaldiko jokalari onenaren jaso zuen.
ASVELEN aurkako garaipeneko protagonistetako bat izan zen pibot urdin-gorria. Chimak 19 puntu, 13 errebote, 6 asistentzia eta 35-eko balorazioarekin amaitu zuen norgehiagoka. Txapelketa kontinentalean jarraian lortutako laugarren garaipenaren egile nagusietako bat izan zen, Europako txapelketako bederatzigarren jardunaldiko MVP-a lortuz. Zorionak, Chima!