‘Save The Children’ erakundearekin bat eginez, otsail hasierako lurrikaran kaltetuak izan diren pertsonei laguntzeko diru biltzea egingo du Saski Baskoniak
Talde arabarrak ‘Save The Children’ gobernuz kanpoko erakundearekin bat egin du duela aste batzuk Turkiaren eta Siriaren arteko mugan izandako lurrikara suntsitzailearen biktimei laguntzeko.
Gure taldeko bost jokalarik (Markus Howard, Darius Thompson, Rokas Giadraitis, Matt Costello eta Steven Enoch) sinatutako kamisetak enkantean jarriko dira eta jasotako zenbateko osoa ekintza solidario honetara bideratuko da.
Aukera aprobetxatu eta Saski Baskoniako jokalariek sinatutako kamisetekin egin zaitez. Hau eginez, lurrikaran kaltetuak izan diren pertsonei laguntzeko aukera duzu!
ENKANTERAKO LINK-A: