33 jardunaldiz zortzi talderik onenen artean egon ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek 18 garaipenekin amaitu dute Euroleaguen egindako denboraldi bikaina.
Nota bikainarekin itxi du Europako txapelketarik nagusiena talde gasteiztarrak. 33 jardunaldiz zortzi talderik onenen artean kokaturik egon ondoren, Cazoo Baskonia Olympiakosen etxean erori zen, PlayOff-eko txartela lortzeko pauso bakarrera geldituz.
18 garaipenekin eta 16 porrotekin bederatzigarren postuan amaituta, denboraldi honetako talde erreferenteetako bat dela erakutsi du Cazoo Baskoniak. Fase erregularra, puntuen eta hiruko portzentaien lidertzan amaitu dute arabarrek. Honez gain, asistentzien (19,7) eta balorazioen (97,9) sailkapenean hirugarren postuan amaitu dute. Azkenik, lapurreta, txapelen eta erreboteen esparruan, bost talderik onenen artean amaitu dute.
Baskonia zaleen memorian geldituko den denboraldia izan da. Buesa Arenako gotorlekuan jokaturiko 17 partidetatik, 14 irabazi ditu Cazoo Baskoniak, zaleen eta taldearen arteko kimika bikaina sortuz.
Taldea modu onean gidatu duen Joan Peñarroyaren aginduetara, zaleek gozatu eta amestu egin dute. Europa osoan Baskonia Izaera zer den erakutsita, denboraldi ahaztezina burutu du Cazoo Baskoniak.