Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Joan Peñarroyaren gizonek talde taronjari egingo diote bisita
Txapelketako lidertzan jarraitzeko helburuarekin, Cazoo Baskoniak asteko azken erronkari egin beharko dio aurre, Alex Mumbruk zuzentzen duen taldeari bisita eginez (Igandea, 20:00). ALBA Berlinen eta Fenerbahçeren aurka irabazi ondoren, astea hiru garaipenekin itxi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Pasaden urtarrilaren 8an jokatu zuten azkenekoz bi taldeek Endesa Ligako norgehiagoka bat eta 85 eta 79-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
3º Cazoo Baskonia (20 garaipen eta 4 porrot): Valentzia Basketen aurka, txapelketako lidertzan jarraitzeko helburua du talde arabarrak. 100 eta 78-ko markagailuarekin Euskal Derbia irabazita iritsiko da neurketara Cazoo Baskonia. Erreskadan zazpi garaipen lortuta, zifra hau handitzen ahaleginduko da igande honetan (20:00). 10 puntu, 5,4 errebote eta 14,8-ko balorazioarekin, Maik Kotsar da gasteiztarren jokalaririk nabarmenena.
8º Valentzia Basket (13 garaipen eta 11 porrot): Zaragozaren aurka 86 eta 75-eko markagailuarekin galdu ondoren iritsiko da neurketara Alex Mumbruren taldea. Klemen Prepelic, Bojan Dubljevic, San Van Rossom eta Kyle Alexander baja izango dira. Hamar hilabeteko lesio bat gainditu ondoren, Martin Hermanson jokatzeko prest egongo da. 13,6 puntu, 4,4 errebote eta 17,1-eko balorazioarekin, Jasiel Rivero da valentziarren jokalaririk nabarmenena.
85 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 56tan atera da garaile Cazoo Baskonia. Igande honetan (20:00), 21. garaipena lortzea eta txapelketako lidertzan jarraitzea bilatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek.