Dusko Ivanovicenek aragoiko taldea gainditu dute (102-94).
Urdin-gorriek Endesa Ligako 15. garaipena erdietsi dute Casademont Zaragozaren aurka, martxoa modurik hoberenean amaituz. Lehen zati handi batean, gasteiztarrek distantzia hartu dute etxeko txapelketan garaipen berri bat lortzeko. Sei jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 22 puntu eta 27-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da lehiako MVP-a.
11 eta 4-ko partzial batekin, Baskoniak berehala lortu du norgehiagokaren agintea. Laurdana aurrera joan den einean, urdin-gorriek hutsuneak bilatu dituzte aurkariaren defentsan lehen hamar minutuak hamabi puntuko aldearekin amaitzeko. Dusko Ivanovicen gizonek dinamina berdinarekin jarraitu dute eta markagailuan gehiago aldentzea lortu dute 14 eta 6-ko partzial batekin. Casademont Zaragoza lehian sartzen ahalegindu da baina atsedenaldira 58 eta 40-ko markagailuarekin iritsi da.
Saskiratze erritmoa jaitsi egin da aldageletatik bueltan. Baina urdin-gorriek aldea mantendu dute hirugarren laurdenean. Neurketa 81 eta 66-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Porfirio Fisacen taldearen presioak 7 puntura jarri ditu minutu baten faltan. Azkenean, Baskoniak garaipena bereganatu du (102-94).