Estatuko umore egile ezagunenetako bat pabiloi urdin-gorrian izango da datorren apirilaren 4an.
Buesa Arenak gau ahaztezina biziko du apirilaren 4an (20:30), ez bakarrik Baskonia eta Asvelen arteko EuroLeague-ko norgehiagoka zirraragarriagatik, baita ondoren iritsiko den ikuskizunagatik ere. Carlos Latre, estatuko umore egile ospetsuenetako bat eszenatokira igoko da neurketaren ondoren show esklusibo bat eskaintzeko, bere talentu eta umore nahastezina saskibaloiaren bihotzera eramanez.
Sarrerak salgai daude jada, 10 €-tik aurrera helduentzat eta 5-tik aurrera haurrentzat. Ekimen honekin, Baskoniak bere zaleei esperientzia ezberdinak eta osoak eskaintzeko apustua egiten jarraitzen du, kirola eta entretenimendua uztartuz ahaztezina izango dela agintzen duen gau batean. Ez galdu!