Alba Berlinek eta Bartzelonak bisitatuko dute koliseo urdin-gorria saskibaloi onena Gasteizera itzultzen den astean.
Fenerbahce eta Kanaria Handiaren aurka erori ondoren, Baskoniak zaleen aurrean irabaztea nahi du. Aste aproposa horretarako, Buesa Arenak hartuko dituen Alba Berlinen (ostirala, 20:30) eta Bartzelonaren (igandea, 18:30) aurkako bi lehiekin. SARRERAK SALGAI
Dusko Ivanovicen gizonek dinamika aldatu nahi dute eta ostiral honetan izango dute lehen aukera zale nekaezinen laguntzarekin. Ia hilabete bat pasa ondoren, Zurbanoko pabiloiak bere ateak irekiko ditu Euroleagueko neurketa berri baterako. Baskoniak, txapelketako azken postuan kokaturik dagoen Alba Berlinen bisita jasoko du, PlayOff-etako borrokan jarraitzeko garrantzitsua izango den norgehiagokan.
Endesa Ligako egungo txapelduna iritsiko da igande honetan, denboraldiko sarrerarik onenetarikoa izango duen Buesa Arenara. Titulu guziengandik borrokatzeko eginiko taldeak denboraldian bigarrenez bisitatuko du euskal hiriburua. Garrantzi handiko lehia PlayOff-etako postuetara hurbiltzeko berriro irabazi behar duen talde gasteiztarrarentzat.
Talde urdin-gorriaren dinamika aldatzeko eta zaleekin batera sentsazio onak berreskuratzeko astea.