Ez hutsik egin PlayOff-etako lehen partidara eta eskuratu zure sarrerak.
Taldeak eta zaleek euren esentzia berreskuratu duten denboraldian, Buesa Arena faktore bereizgarria izan da. Egiaren unea iritsi da eta Zurbanoko Pabiloia erabakigarria izango da maiatzaren 27an edo 28an, Gasteizen, hasiko den Endesa Ligako titulurako lehen kanporaketan.
Aldea markatzen jarraitzeko unea da, eta aurkaria eta data baieztatzeko zain, SARRERAK SALGAI DAUDE , PlayOff-etako lehen norgehiagokan Buesa Arena galdara bihurtzeko.
Denboraldi erregularrean etxean jokaturiko 17 partidetatik 15 irabazita, unerik garrantzitsuena iritsi da, eta Zurbanoko Pabiloiak paper garrantzitsua jokatuko du lehen kanporaketan.
Batez beste ia 9.000 ikuslerekin (8.933), Endesa Ligako afororik onena eduki duen pabiloia izanik, Buesa Arena berpiztu egin da. Denboraldiko lehen jardunaldian, 15.501 zalerekin, Opening Game historiko baten agertokia izan zen Zurbanoko Pabiloia. Azken lehian ere bere bertsiorik onena erakutsi zuen, 15.000 arima baino gehiago taldeari babesa eman ondoren.
Aurkaria eta joko-eguna zehazteko zain, zalantzarik gabe, Buesa Arena taldearen gotorleku bilakatu da denboraldian zehar. Saski Baskoniako abonatuek PlayOffeko lehen partida barne dute euren abonamenduan. Sarrerak SALGAI DAUDE, 10€-tik aurrerako prezioan helduentzat eta 7€-tik aurreko prezioan haurrentzat.
Momentu erabakigarria iritsi da eta baskoniako pabiloiak du hitza. Buesak erabakitzen du!
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]