Baskoniako entrenatzaileak momentu berezia bizi izan zuen Olympiacosen aurkako atarikoan.
Beste behin, tenplu urdin-gorria zutik jarri zen Dusko Ivanovicen izena oihukatzeko Euroleagueko partidaren atarikoan. Dusko Ivanovicek modu bikainean ospatu zuen talde gasteiztarraren aulkian zuzendatutako bere 750. norgehiagoka. Une ahaztezin horretan, Felix Fernandez Saski Baskoniako kirol zuzendariak kamiseta bat eman zion.
Eta ez zegoen modu hobeagorik hau ospatzeko. Baskoniak 80-69 hartu zuen mendean Olimpiacos, Buesa Arenako Europako 300. neurketan. Entrenatzaile urdin-gorriak bere klubarekin eta zaleekin duen lotura handiaren beste erakusgarri bat. Zorionak, Dusko!