Euroleagueko liderraren etxean irabazita, Zurbanoko pabiloiak hitza hartuko du Monakoren aurkako partidan.
Talde onek zaleen bertsiorik onena merezi du. Joan Peñarroyaren gizonentzat Buesa Arena gotorleku bihurtu da denboraldi honetan eta Real Madrilen etxean Euroleagueko 15. garaipena erdietsi ondoren, ostiral honetan (20:30h) Monakoren aurka Europako beste jardunaldi bat jokatuko du.
Buesa Arenan jokaturiko 13 partidetatik, 11 irabazita, Europako txapelketako etxeko talderik onena da Cazoo Baskonia. Zenbaki hauetara iritsi ahal izateko, BUESA FAKTOREAK eragin handia izan du. Denboraldi osoan zehar zaleek markatu dute diferentzia eta ostiral honetan, taldeak beraien bertsiorik onena beharko du Baskoniako jokalari ohi Mike James buru duen taldeari irabazteko.
Zurbanoko Pabiloia galdara bat izan behar da, Play Off-etako postuetara gerturatzeko balio dezakeen garaipenaren bila joateko. Fase erregularra amaitzeko zazpi neurketa gelditzen dira, eta horietatik lau etxean jokatuko ditu Cazoo Baskoniak. Denboraldi zati honetan, Baskonia zaleek hartuko dute hitza.
Ez hutsik egin eta BUESA FAKTORERA batu, Euroleagueko 16. garaipena lortzeko! Elkarrekin gozatzen jarraitu dezagun!