14.500 zale baino gehiago hartuko ditu Zurbanoko pabiloiak Real Madrilen aurkako Endesa Ligako lehen itzuliko azken neurketan.
Hiru egun falta dira Buesa Arenako hurrengo norgehiagokarako, non Baskoniak Endesa Ligako lehen itzulia amaituko du Real Madrilen aurka (igandea, 18:30). Garrantzi handiko lehian, Errege Koparako txartela egongo da jokoan. Zale urdin-zuriek taldeari babesa eman nahi diote eta dagoeneko 14.500 baino gehiago baieztaturik daude igande honetako hitzordurako.
1.000 sarrera baino gutxiago gelditzen direlarik, Buesa Arenak 2024. urteko lehen betealdiaren bidean doa. Baskoniako zaleen erantzuna bikaina izan da urte hasiera honetan, 27.000 lagun baino gehiago batuz Panathinaikosen eta Real Madrilen aurkako lehietan.
Gabonen amaiera Buesa Arenan biziko da norgehiagoka handi batekin, non gasteiztarrek Errege Koparako txartela lortu nahi duten. Europako saskibaloirik onenarekin batera, ikuskizuna ere izango da. Erik Cruz abeslariak kontzertua eskainiko du partidaren atarian. Atsedenaldian Bangally Syllaren emanaldia iritsiko da, Wonsenbe akrobazia taldearen eskutik.
Emozio handiko neurketa, atzo, Panathinaikos talde greziarraren aurka 2024ko lehen garaipenarekin hasi zen astea ixteko. 14.500 eztarri taldea babesten daudelarik, Baskoniak Malagako Koparako txartela lortzeko borrokatuko du.