Punk-rock-eko bost taldek kontzertua emango dute datorren apirilaren 15ean Zurbanoko pabiloian
Hurrengo apirilaren 15ean, Araba Distortion Fest-i ateak zabalduko dizkio Buesa Arenak. Punk-rock-eko bost taldek arratsaldeko 17:00etatik goizaldera arte joko dute. Musika genero hau maite duten guztiak zutik jartzeko ardura Puraposse, Josetxu Piperrak, Kaotiko, Segismundo Toxicomano eta Soziedad Alkoholikak izango dute.
Ateak 16:00etan irekiko dira, lehen taldearen kontzertua baino ordubete lehenago. Aipatutakoez gain, herriko taldeek emanaldia emango dute kontzertu batetik besterako tarteetan.
Zortzi ordu baino gehiagoko musika eta dibertsioa 24€-tik aurrera gozatu ahal izango da. Dagoeneko sarrerak salgai ageri dira https://bit.ly/3DIZeB3 helbidean. Ekitaldi osoan zehar hartu daitezkeen edari eta janari guztiak Buesa Arenako tabernetan lortu ahal izango dira.
Ez galdu punk-rock musikaren hitzordu garrantzitsua Buesa Arenan!