Endesa Ligako 30. jardunaldian, Breoganen bisita jasoko du talde arabarrak.
Igande honetan (20:00), Breoganen aurka, bolada ona mantentzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia. Azken 12 partidetatik 11 irabazita, Joan Peñarroyaren gizonek txapelketako lidertzan jarraitu nahi dute. 2021-eko abenduaren 27an jokatu zuen azkenekoz talde galiziarrak Buesa Arenan, eta 89 eta 84-ko markagailuarekin atera ziren garaile arabarrak.
2º Cazoo Baskonia (24 garaipen eta 5 porrot): Breoganen aurka, txapelketako talderik dominatzaileenetako bat direla erakutsi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Beste behin, Buesa Faktoreak garrantzia izango du. Urriaren 9az geroztik, arabarrek ez dute Endesa Ligako partidarik galdu Buesa Arenan eta balantze orokorra 13 garaipenekoa da 14 norgehiagoketan. Beste jardunaldi batez, lidertzan mantendu nahi da Cazoo Baskonia.
9º Rio Breogan (13 garaipen eta 16 porrot): PlayOff-etako lehian bizirik mantentzeko garaipen baten bila iritsiko dira Veljko Mrsic-en gizonak. Endesa Ligako bere azken hiru lehiak galdu ditu talde galiziarrak. Erreboteen (7,6) eta berreskurapenen (2,0) lehen postuan kokaturik dagoen Ethan Happ dute jokalari garrantzitsu gisa. Etxetik kanpo jokaturiko 14 partidetatik, 7 irabazi ditu Breoganek. Toni Nakic eta Marko Lukovic baja izango dira.
48 aldiaz neurtu dituzte indarrak bi taldeek, eta horietatik 36-tan atera da garaile Cazoo Baskonia. Igande honetan (20:00), txapelketako 25. garaipena lortzen ahaleginduko dira gasteiztarrak. 17:00-etatik aurrera, zaleen topaketarekin, partida atariko onenaz gozatu ahal izango da BAKH-eko kirol hirian.