Astea garaipenaren itxi nahi du Cazoo Baskoniak
Granadan irabazi eta Berlinen galdu ostean, asteko hirugarren erronka izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek. Buesa Arenako urteko lehen neurketan, Valentziaren bisita jasoko dute (Igandea, 18:30). Elkarren aurka 84 aldiz jokatuta, Endesa Ligako partida klasikoenetako bat bilakatu da. Partida guzti hauetatik, 55ean lortu du garaipena talde arabarrak.
2º Cazoo Baskonia (11 garaipen eta 3 porrot): Errege Koparako txartela lortu berritan, Badalonako hitzordura sailkapeneko lehen lau postuetan iritsi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Buesa Arena gotorleku izaten jarraitu nahi du Endesa Ligako erreskadako zazpigarren garaipena lortuz. Azken hiru partidatan 31,6 puntu erdietsita, momentu bikainean iritsiko da neurketara Markus Howard.
9º Valencia Basket (7 garaipen eta 7 porrot): Fuenlabradaren aurka irabazi eta Izar Gorriaren aurka galdu ondoren iritsiko da neurketara Valentziako taldea. Errege Kopako lehian bete betean murgildurik, garaipen beharrean daude Alex Mumbruren gizonak. 15, 7 puntu eta 21, 4ko balorazioarekin, Jasiel Rivero pibota da beraien jokalaririk nabarmenena.
Glow gaiaz girotutako partida izango da. Argi ultramorez eta elementu zuri, argitsu eta fluoreszentez beteko da Buesa Arena. Neurketara denboraz etortzeko deia egiten zaie zale guztiei.