Unicaja, Paris Basketball, Izar Gorria eta Real Madrilen aurkako neurketetan, bataz beste, 12.200 zale urdin-gorri batu dira.
Saskibaloiaren magiak distira egin du berriro Buesa Arenan Gabon jai hauetan. Unicaja, Paris Basketball, Izar Gorria eta Real Madrilen aurkako neurketetan, Zurbanoko pabiloiak 48.822 ikusle hartu ditu guztira, 12.205,5 zale neurketako.
Abenduaren 22ko Unicajaren aurkako norgehiagokatik, Errege Egunean Real Madrilen aurka jokatu zen klasikora arte, Buesa Arenak emozioz, saskibaloi onez eta zaleen babesaz beteriko jardunaldiak bizi izan ditu. Baskoniako jarraitzaileentzat une gogoangarrietako bat Paris Basketballen aurkako partidan bizi izan zen. Bertan, 14.202 zaleen begirada arretatsuaren aurrean, talde urdin-gorriaren palmaresa pabiloiaren gorenera igo zen.
Zenbaki horiekin, Buesa Arenak Baskoniako jarraitzaileen grina eta konpromisoa islatzen du, jardunaldiz jardunaldi taldea bultzatzen duen motorra izaten jarraituz.