Pultseren argiek giro magiko bat sortuko dute Buesa Arenako denboraldiko lehen norgehiagokan.
Buesa Arena inor axolagabe utziko ez duen inaugurazio jardunaldi ikusgarri baterako prestatzen ari da. Baskoniak eta Bilbao Basketek 23-24 denboraldiko lehen neurketa jokatuko dute Zurbanoko Pabiloian datorren irailaren 30ean. Talde arabarra ilusioz prestatzen ari da urteko ekitaldirik esperoenetakoa. Vicco, baieztatutako lehen artistarekin, eta LED pultserekin, giro bikaina sortuko da pabiloian.
LED pultserak
Pasa den denboraldian hain gustuko izan zen harmailetako iluminazioa bueltan izango da. Baskoniako pabiloia bikain ikusiko da zaleek eramango dituzten 15.000 LED pultsera baino gehiagoren argiztapenari esker, argi eta soinu giro magikoa sortuz. Lehen edizioan aldea markatu zuen ekintza honek.
Buesako giroaz gozatu nahi duten guztiek sarrerak eros ditzakete (Haurrak 9€-tik aurrera eta helduak 15€-tik aurrera). Aprobetxatu aukera.