Pabiloi urdin-gorriak 160857 ikusle izan ditu guztira Europako onenekin lehian aritu den 25. denboraldian.
Zurbanoko pabiloiak 2024-25 denboraldiko oihala jaitsi du Turkish Airlines EuroLeaguen. Bere zaleekin batera, Baskoniak 12 garaipen lortu ditu Kontinente Zaharreko talde onenen aurka. Panathinaikos, Real Madril, Fenerbahce edo Bartzelonaren aurkako balio handiko garaipenek benetako galdara baten bihurtu dute Buesa.
Gure zaleen erantzuna, beste behin ere, eredugarria izan da. 10.000 ikusle baino gehiago bildu dira etxean jokatutako sei partidatan, batez beste, ia 9500 jarraitzaile izanez norgehiagokako. Asistentzia gailurra Gabonetan bizi izan zen, 14.204 zalek Buesa Arena betez Paris Basketballen aurkako gau magiko eta ahaztezin batean.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu Europako denboraldi honetan gurekin egon diren guztiei. Zuen energiak, babesak eta fideltasunak Buesako gauak bereziak izatea eragin dute. Turkish Airlines EuroLeagueko talde onenen artean lehiatzeko dugun indar eta ilusio guztiarekin itzuliko gara datorren denboraldian. Mila esker guztioi!