Baskoniak inauteri jaia aprobetxatuko du datorren asteartean zaleengana hurbiltzeko.
Denboraldiaurreko ate irekietako entrenamendu arrakastatsuaren ondoren, Baskoniako zaleek talde urdin-gorria gertutik gozatzeko beste aukera bat izango dute. Datorren martxoaren 4an, beste lan saio ireki bat egingo da Buesa Arenan, jarraitzaile gasteiztarrek Pablo Lasoren gizonak ikusteko aukera izanez.
Pabiloiko ateak 12:00etatik aurrera irekiko dira, entrenamendua amaitu arte zabalik egonez. Ekimen hau, aukera ezin hobea izango da taldearen eguneroko lanaren intentsitatea sentitzeko eta jokalariekin une berezi bat partekatzeko.
Klubak deia egiten die zale guztiei lan saioa zuzenean ikusteko. Buesa Arenan ikusten dugu elkar!