Dagoeneko 13.500 pertsonek eman dute izena Real Madrilen aurkako partidarako
Bi aste baino gehiago falta dira Cazoo Baskoniaren eta Real Madrilen arteko Euroleagueko partida jokatzeko, abenduak 29 (19:00), eta dagoeneko 13.500 pertsonek eman dute izena bertan egoteko. I, II eta III. mailak ia osorik daude. Sarrerak salgai jarraitzen dute, bai online, bai Alaba Jeneralaren kaleko dendan.
Talde zuriaren aurkako partida Gabonetako klasiko bat bilakatu da eta giro ona ziurtaturik dago. Cazoo Baskoniak ilusioa piztu du eta Buesa Arena gotorleku izaten ari da. Zurbanoko pabiloian jokaturiko Endesa Ligako partidan, Joan Peñarroyaren gizonek Real Madril mendean hartu zuten.
IKUSKIZUNA BERMATUA
Denboraldiko lehen partidan gertatu zen bezala, norgehiagoka hau, milaka eskumutur koloredunekin argiztatua izango da.
Partidaren ondorengoa, Carlos Jean, nazioarteko artistaren emanaldiarekin girotua izango da. Ikuskizun guztiak milaka pertsona erakarriko ditu. Baskonia zaleak beste arratsalde magiko bat bizi nahi du Real Madrilen aurka garaipena lortuz.
Ez galdu abenduaren 29an Real Madrilen aurkako partida eta ERRESERBATU ZURE SARRERA urteko azken norgehiagokarako.