Euskal kirolak oroitzapenerako jardunaldi bat bizi izan du astelehen honetan, Itzuliaren hasierarekin, inoiz ikusi ez den agertoki batetik: Buesa Arena. 64 ediziotan lehen aldiz, euskal proba ospetsua kirol pabiloi batetik irten da.
Lehen etapak, Zurbanoko pabilioiaren inguruan hasi eta amaitutako banakako erlojupekoak, ikuskizuna eskaini du. Max Schachmann (Soudal Quick-Step) izan da eguneko protagonista nagusia, garaipena lortuz eta bost urte geroago maillot horia jantziz. ardunaldiko podiuma Joao Almeidak (UAE Team Emirates) eta Florian Lipowitzek (Red Bull-Bora Hansgrohe) osatu dute, emozioz betetako lasterketa hasiera batean.
Ekitaldia euskal kirol osoaren ospakizuna ere izan da, gure lurraldeko hiru kirol elkartuz: saskibaloia, futbola eta txirrindularitza. Klubak aipamen berezia egin die Itzuliaren edizio honetan parte hartuko duten lau txirrindulari arabarrei: Jon Aberasturi (Euskaltel Euskadi), Ibon Ruiz (Kern Pharma), Julen Arriolabengoa (Caja Rural-Seguros RGA) eta Markel Beloki (EF Education-EasyPost), Baskoniako edo Deportivo Alaveseko elastiko ofizial bana emanez, gure lurraldeko kirolariak maila gorenean lehiatzen ikusteagatik sentitzen dugun harrotasunaren erakusgarri.