Aurretik produktuen prezioa asmatuta, Anadolu Efesen aurkako partidan eskuratu ahal izango dituzu hauek
Boulevarden eskutik, “Prezio Justua”-ren edizio berri bat ekarriko du Cazoo Baskoniak. Gure sare sozialetan eta albiste honetan argitaratu den produktu sortaren prezioa asmatu edo bertara hurbildu beharko dute zaleek aste honetan zehar.
Euren ustez, produktuen guztizko prezioa zein den komentatu beharko dute parte hartzaileek eta gehien hurbiltzen denak Buesa Arenako kantxan izango du saria jokatzeko aukera. Lehiaketa, klubeko sare sozialetan egingo denez, ezinbestekoa da Cazoo Baskoniako Twitter eta Instagram orrialdeak eta Boulevardeko kontuak jarraitzea.
Gure Twitterreko kontu ofizialean iragarriko da irabazlea eta honek, 3 orduko tarte batean, gurekin harremanetan jarri beharko du. Hau egiten ez bada, gehien hurbildu den hurrengo pertsonari egingo zaio deia.
Anadolu Efesen aurkako partidarako sarrera bat eta Buesa Arenan produktu sorta jokatzeko aukera izango du lehiaketaren irabazleak.