Talde gasteiztarrak blockchainaren munduan murgilduko da Bitci enpresa turkiarraren eskutik.
Bitci izango da hemendik aurrera Saski Baskoniaren babesle nagusia eta Baskoniako taldeari izena emango dio Endesa ligan eta Turkish Airlines Euroleague txapelketan. Saski Baskoniako lehen taldeak Bitci Baskonia izena hartuko du, talde turkiarrarekin akordioa lortu eta gero, talde gasteiztarraren main eta tittle babesle berria bilakatzeko, eta, horrez gain, Baskoniako Official Global Blockchain Sponsor.
Aliantza historiko horri esker, Bitci Technology bete-betean murgilduko da saskibaloiaren munduan, eta, aldi berean, erakunde gasteiztarrak inbertsio teknologikoaren modu berri baten eta gorabidean dagoen eta potentzial handia duen sektore baten aldeko apustua egingo du; bien bitartean, bi erakundeek marka zabaltzen jarraituko dute nazioarteko merkatuan.
Haritz Kerejeta Baskonia-Alaves taldeko CEOaren ustez, akordioa “Baskoniarentzako aliantza estrategikoa da”. “Blockchain teknologiak kirol munduan aplikatzeko aukera berriak eskaintzen ditu. Etorkizunari aurre egiteko modu berri bat da, eta pozik gaude Bitci bezalako enpresa baten eskutik joateaz “.
Onur Altan Tan, Bitciko CEOa “Munduko fantokensen plataformetako bat denez, gure lehentasuna kirolei eta zaleei balioa gehitzea da. Saskibaloian zaleen grina, emozioa eta esperientzia eskutik doaz. Oso pozik gaude bidaia honetan gure punta-puntako teknologiarekin murgiltzeaz. Akordio hori da gure estrategiaren hazkundearen adierazlerik handiena, eta uste dut Bitci Baskonia saskibaloiaren digitalizazioaren eta eraldaketaren munduko ikurretako bat izango dela, zaleei eta haien esperientziari zuzendutako kirol batean”.
Bitciri buruz
Bitci enpresa blockchain teknologiarekin lan egiten duen enpresa digital bat da, Bodrum-en (Turkia) sortua 2018an. Kirol-industriak eta entretenimenduak jarraitzaileen partaidetza-programak iraultzeko aukera ematen dute, jarraitzaileen tokenen bidez, eta gizabanakoei aukera ematen die kriptodibisak trukatuz inbertitzeko eta irabazteko.
‘tokens ‘ak txanpon digitalak dira, eta zaleek abantaila ezberdinak eskuratu ahal izango dituzte. Blockchain azpiegitura propioa eta kriptodibisen trukea duenez, Bitci teknologia ezagutzen duten inbertitzaile eta zaleentzako geldialdi bakarreko inbertsio globaleko plataforma gisa kokatzen da.
Futbol munduan eskarmentu handia du Bitcik eta bete-betean sartu da Espainiako merkatuan, besteak beste, Cadiz CF eta Deportivo Alaves bera babestuz. Gaur egun, Espainiako Futbol Federazioa, Brasilgo Futbol Federazioa edo Bursaspor edo Denizlispor bezalako turkiar taldeak babesten dituzte. Moto GP eta F1 McLarenen babesle ofizialak ere badira. Saskibaloiaren arloan, Bitci Turkiako Federazioaren babesle ofiziala ere bada.