Gasteiztarrek Joventuti egingo diote bisita eta Buesa Arenara itzuliko dira, Bartzelonaren aurka, fase erregularreko etxeko azken neurketa jokatzeko.
Asteko lehen erronkan, Cazoo Baskoniak Badalonara bidaiatuko du Joventuten aurka jokatzeko (Osteguna, 18:30). Igandean, talde arabarra Buesa Arenara itzuliko da, Bartzelonaren aurka (18:30), fase erregularreko etxeko azken norgehiagoka jokatzeko. Joan Peñarroyaren gizonek bi garaipen berri lortzea dute helburu lidertzan bakarrik kokatzeko.
Cazoo Baskoniaren asteko lehen aurkaria Joventut izango da. Arabarrek Olimpic-eko pabiloia bisitatuko dute ostegun honetan Endesa Ligako 27. garaipena lortzeko asmoarekin. Azken hiru norgehiagokak galdu badituzte ere, Carles Duranen gizonek PlayOff-ak bermatuta dituzte. Eskuin orkatilan lesionaturik, Pau Ribas baja izango da. 13,5 puntu, 6,2 errebote eta 18,1-eko balorazioarekin, Ante Tomic da liga osoko bigarren jokalaririk baloratuena.
Fase erregularreko etxeko azken neurketan, gasteiztarrek Bartzelonaren bisita jasoko dute igande honetan (18:30). 12.000 zale baieztatuta daudelarik, Zurbanoko Pabiloiak amaiera bikaina eman nahi dio denboraldi erregularrari. Partida handi batean, denboraldi osoko hirugarren sarrerarik onena espero da. Endesa Ligako lidertza jokoan izan daiteke. Buesa Arenako berotasunean, Cazoo Baskoniak etxeko 16. garaipena lortu nahi du.
Bi partidako astea Cazoo Baskoniarentzat. Lehia hauetan, lidertzan bakarrik kokatzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.