Baskoniak Armani Milanen eta Coviran Granadaren bisita jasoko du Buesa Arenan.
Aste berri bat baskoniarentzat, non bi neurketa berri jokatuko dituen etxean. Alba Berlinen eta Bartzelonaren aurka garaipena lortu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek bi erronka berriri egin beharko dizkiete aurre Zurbanoko pabiloiaren berotasunean. Ostegunean (20:30), urdin-gorriek Armani Milanen bisita jasoko dute txapelketa kontinentaleko 29. jardunaldian. Granadako taldea larunbatean (18:00) iritsiko da gasteizera Endesa ligako neurketa berri bat jokatzeko.
Pasaden ostiralean, Partizanen aurka, Euroleagueko 12. garaipena lortu ondoren bisitatuko du arabako hiriburua Milaneko taldeak. Ettore Messinaren gizonak sailkapeneko hamabigarren postuan kokaturik daude, urdin-gorriek baino hiru garaipen gutxiagorekin. Nikola Mirotic eta baskoniako jokalari ohi Shavon Shields dira talde italiarreko jokalaririk nabarmenenak.
Etxean Surne Bilbao Basket menderatu ondoren, Granadako taldeak bost porroteko bolada txarra eten zuen Endesa Ligan. Pablo Pinenak zazpi garaipen batu dituzte denboraldi honetan. Markus Howarden atzetik, Kwan Cheatham da txapelketa osoko bigarren hiruko saskiratzailerik nagusiena.
Aste garrantzitsua da Baskoniarentzat. Zaleen aurrean bere bertsiorik onena erakusten saiatuko da, bi lehiaketen azken txanpan posizioak igotzen jarraitzeko.