Izar Gorria eta Morabanc Andorra, urdin-gorrien bi erronkak aste honetan.
Dusko Ivanovicen gizonek bi erronka berri aurrean dituztela egingo diote aurre asteari. Baskonia Belgradera joango da ostegun honetan (19:00) Izar Gorriaren aurka jokatzeko. Hiru egun beranduago Buesa Arenara itzuliko dira Morabanc Andorraren bisita jasotzeko (igandea, 17:00). Pasaden astean Olympiacosen eta Baxi Manresaren aurka garaipena lortu ondoren, urdin-gorriak bi txapelketetan batzeko helburuarekin egingo diote aurre aste berriari.
Izar Gorriaren eta Baskoniaren arteko itzulerako lehia. Joanekoan 87 eta 85-eko markagailuarekin menderatu ondoren, ostegun honetan (19:00), Dusko Ivanovicen gizonek bigarren garaipena bilatuko dute Belgradekoen aurka. Defentsan gogorrak diren bi taldeen arteko lehia. Ioannis Sfairopoulosek zuzentzen duen taldea Javonte Smarten fitxaketarekin indartu da.
Belgradetik gasteizera asteko bigarren erronkarako. Igandean (17:00), Baskoniak Morabanc Andorraren bisita jasoko du. Azken jardunaldian Baxi Manresa gainditu ondoren (82-90), urdin-gorriek Endesa Ligako hamaikagarren garaipena bilatuko dute. Jokaturiko azken hiru lehiak irabazi ondoren, Morabanc Andorra dinamika onean iritsiko da Buesara.
Baskoniak bi erronka berriri egingo dio aurre aste honetan, bat txapelketa kontinentalean eta bestea etxekoan, Izar Gorriaren eta Morabanc Andorraren aurka batzen jarraitzeko helburuarekin.