Kirol erreferenteak lurraldean, bi konpainiek indarrak batu dituzte, Saski Baskoniaren koloreekin, mugikortasun jasangarria sustatzeko
Azken urteotan, bere paraje natural harrigarriei eta bere bide eta errepideetan aurki daitezkeen txirrindulari kopuru handiari esker, Arabako lurralde historikoa erreferente bihurtu da txirrindularitza maite dutenentzat.
Saski Baskoniatik, gure zale askok bizikletarekiko pasioa ere partekatzen dutela jakinda, Gobikek fabrikatutako BH maillot edizio esklusibo bat sortu dugu gure taldearen irudiarekin.
BH, historian errotuen dagoen bizikleta ekoizle gasteiztarra da. BHk eta Saski Baskoniak, Arabako kirol erreferente gisa, arrazoi on batengatik eskutik ibiltzera garamatzaten balio batzuk partekatzen ditugu.
Mugikortasun jasangarrirako bidean gaude eta Saski Baskoniatik, gure zaleek bizikleta erabiltzerakoan maillot hau harrotasunez janztea nahi dugu.