15.504 zalerekin eman dio hasiera 23-24 denboraldiari Buesa Arenak, Endesa Ligako neurketa bateko laugarren asistentzia handiena berdinduz.
Pasaden irailaren 30ean, Zurbanoko pabiloiak gau ahaztezin bat bizi izan zuen Baskoniaren eta Surne Bilbao Basketen arteko norgehiagokan. Urtebete geroago, Buesa Arenako denboraldi hasiera arrakastatsua izan zen, 15.504 zalerekin. Larunbatekoarekin, zazpi dira koliseo urdin-gorriak izan dituen betealdiak.
Lehen aldia 2012ko apirilaren 9an izan zen, pabiloiaren estreinaldian Real Madrilen bisitarekin. Denboraldi berean eta aurkari berarekin, oraingoan baina ACB-ko PlayOffetan, ere bete egin zen. Hurrengo bi betealdiak ere talde zuriaren aurka izan ziren 2015-16 eta 2018-19 denboraldietan. Pasaden denboraldian, Zurbanoko pabiloiak Unicajaren aurkako Opening Game-an izan zuen bere lehen sold out-a, hiru hilabete beranduago Real Madrilen aurka errepikatuz.
Buesa Arenako zazpigarren betealdia pasaden irailaren 30ean lortu zen, Opening Game berrian 15.504 lagun batuz. Horrela, Endesa Ligako partida bateko laugarren asistentzia historiko gorena berdindu da. Giro ezin hobea 23/24 denboraldiari hasiera emateko.
Saski Baskoniak historia egiten jarraitzen du zaleen babesean. Ilusioz beteriko denboraldi berri bat hasi da Zurbanoko pabiloian, non taldeak eta zaleek elkarrekin borrokan jarraituko duten.