Izar Gorriaren aurka, garaipen garrantzitsu bat lortu nahi du Cazoo Baskoniak
Europako erronka berri batean, Joan Peñarroyaren gizonek Serbiara bidaiatuko dute, ostegun honetan (19:00h), Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko. Euroleagueko zortzi onenen artean sailkatzeko norgehiagoka garrantzitsua arabarrentzat. Joanekoan 92 eta 75-eko markagailuarekin gailendu ondoren, Buesa Arenako balentria errepikatzen ahaleginduko dira gasteiztarrak.
14º Izar Gorria (12 garaipen eta 17 porrot): Play Off-etako borrokan mantentzeko garaipen beharrean da Dusko Ivanovicen taldea. Panathinaikosen eta Bartzelonaren aurkako etxetik kanpoko azken bi porrotetatik errekuperatzea bilatuko dute. Euroleagueko azken neurketa jokatu ez zuten Ognjen Dabric eta Nemanja Nedovic zalantza izango dira. Branco Lazic, aldiz, baja izango da. Duela lau jardunaldi Europako txapelketan izen eman ondoren, Facundo Campazzo, Montenegroko entrenatzailearen aginduetara egongo da.
8º Cazoo Baskonia (15 garaipen eta 14 porrot): Lehen jardunalditik irten ez den zortzi onenen artean mantentzeko garaipen baliotsua lortu nahi dute arabarrek. Maccabiren aurkako azken partida galdu ondoren, garaipenaren bidera itzultzeko nahia dute Joan Peñarroyaren gizonek. Bataz beste 86,3 puntu erdietsiz, txapelketako talderik saskiratzaileena da. 14, 9 puntu eta 9,2-ko balorazioarekin, Markus Howardek gidatzen du estatistika hau.
15 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 8-tan atera da garaile Cazoo Baskonia. Play Off-etako postuetan mantentzeko garaipen garrantzitsu bat lortu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Arabarrei, euroleagueko fase erregularra amaitzeko gelditzen zaien bost finaletatik lehena.