Urdin-gorriak Buesa Arenara itzuliko dira talde alemaniarraren bisita jasotzeko.
Aste berri bat gasteiztarrentzat non zaleen babesarekin txapelketa kontinentalean garaipen berri bat lortzeko borrokatuko duten. Etxean jokaturiko azken zazpi neurketak irabazi ondoren, Baskoniak jarraitzaile urdin-gorrien animoak aprobetxatu nahi ditu ostegun honetan, 20:30etatik aurrera, Bayern Munichen aurka.
14. Baskonia (12 garaipen eta 17 porrot): Pablo Lasoren gizonek talde gogor baten bisita jasoko dute denboraldi erregularraren amaiera honetan. Erreboteko indarra baliatuz, urdin-gorriak talde alemaniarra garaitzen ahaleginduko dira Euroleagueko 30. jardunaldian. Baskonia aldaratze gehien hartzen dituen txapelketako bigarren taldea da. Pablo Lasok Kamar Baldwin lesionatuaren baja izango du.
5. Bayern (17 garaipen eta 12 porrot): Gordon Herbetenak playoff-etako postuetan finkatzeko lagunduko lioketen garaipena lortzeko helburuarekin iritsiko dira Zurbanoko pabiloira. Alemaniarrak dira hiruko gehien sartzen dituen taldea, bere jokalarien artean txapelketako hiruko egilerik nagusiena edukirik, Andreas Obst. Bayerneko entrenatzaileak Oscar da Silvaren eta Devin Bookeren zalantzak ditu.
Baskoniak eta Bayernek 13 aldiz neurtu dituzte indarrak Europan, garaipenen balantzea 6-koa izanik urdin-gorrientzat eta 7-koa alemaniarrentzat. Ostegun honetan, 20:30etatik aurrera, Pablo Lasorenak balantza berdintzea eta etxeko erreskadako zortzigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira.