Bàsquet Gironaren aurka sailkapeneko bigarren postua mantentzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.
Asteazken honetan (20:30), denboraldi erregularrari amaiera emango dio Cazoo Baskoniak. PlayOff-ak hasi baino lehen jokatuko duen azken partidan, talde arabarrak kataluniara bidaiatuko du Bàsquet Gironari bisita egiteko. Joan Peñarroyaren gizonak garaipenaren bila joango dira, sailkapeneko bigarren postuan amaitu eta finalerdietan kantxa faktorea alde izateko. Urdin-gorriek amaiera ona eman nahi diote fase erregularrari. Bigarrenez neurtuko dituzte indarrak bi talde hauek. Lehen aldia, joanekoan izan zen eta 95 eta 68-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
15º Bàsquet Girona (11 garaipen eta 22 porrot): Casademont Zaragozari 88 eta 95-eko markagailuarekin irabazi ostean iritsiko da norgehiagokara Aitor Garcia Renesesek zuzentzen duen taldea. Endesa Ligako bere lehen denboraldia garaipen batekin amaitu nahi dute kataluniarrek. Azken lehian salbazioa bermatu ondoren, lasaitasun puntu batekin iritsiko da Gironako taldea. 10,8 puntu, 5,8 errebote, 2,9 asistentzia eta 16,7-ko balorazioarekin, Marc Gasol da taldeko jokalaririk nabarmenena.
2º Cazoo Baskonia (27 garaipen eta 6 porrot): Denboraldiko 28. garaipenaren bila joango dira kataluniara Joan Peñarroyaren gizonak. Emaitza positibo batek bigarren postua eta finalerdietan kantxa faktorea izatea bermatuko luke. PlayOff-ak hasi (larunbata, 18:30) baino lehen talde arabarrak jokatuko duen azken partida. Endesa Ligako estatistiketan talderik nagusienetako bat dela erakutsi nahi du Gironan Cazoo Baskoniak. Balorazioan (108,3), puntuetan (95,52), asistentzietan (20,09) eta hiruko jaurtiketetan (12,48) lidertzan kokaturik dago.
PlayOff-ak hasi baino lehen, denboraldi erregular bikain hau modurik hoberenean itxi nahi du Cazoo Baskoniak (Asteazkena, 20:30).