Ostiraletik igandera bitartez, Baskonia zaleak kataluniako hiriaren epizentroan bilduko dira.
Badalonako Carrer de Pi i Margallen, Metro Gorgeko irteeraren ondoan, kokaturik egongo den Araba Etxea izango da Errege Kopa zuzenean ikustera joango diren Baskonia zale guztien kuartel nagusia. Hiru egunez, erakundeek, zaleek, txarangak eta jokalariek une sinestezinak partekatuko dituzte.
Hilaren 17tik 19ra bitartez eta 11:00etatik 18:00etarako ordutegian egongo da zabalik zaleen topagunea. Inaugurazio ofiziala Arabako Foru Aldundiak egingo du, Saski Baskoniarekin batera. Inaugurazio ofiziala ostiralean izango da, hilak 17, 13:00etan. Ordu horretan, Joan Peñarroyak eta bi kapitainek Araba Etxea bisitatuko dute. Bertan, euren zaleekin bilduko dira, Errege Kopako txapelketari modu onenean ekiteko.
Arabako produktuen dastaketa
Ostiraletik igandera bitartez, Arabako produktuen dastaketak egingo dira 13:30ean eta 17:00etan. Hurbildu nahi duten zale guztiek bertako produkturik onenak dastatzeko aukera izango dituzte.
Beste une garrantzitsu bat larunbatean biziko da. 11:00etatik aurrera, Baskoniako zale guztiak Badalonan elkartuko dira ohiko kalejirari ekiteko. Beste behin, Biotzatarrak txarangak girotuko du ekitaldi hau.
Gure babesleen produktu esklusiboen dastaketez gozatu ahal izango dute Baskonia zale guztiek hiru egun hauetan zehar. Saskibaloiaren festa handiaz ahalik eta gehien gozatzeko helburuarekin, une oro musikaz girotuta egongo da.