Outer Ring-ekin lankidetzan garatutako bildumagarri fisiko eta digitalen lehen NFT-aren irabazlea Jacobo Fouz Lucas izan da.
Haien bidez zaleei balioa ematea bilatuz, berrikuntzaren eta teknologia berrien aldeko apustu sendoa egiten ari da kirolaren munduan Baskonia-Alaves taldea. Hori dela eta, pasaden abenduan Real Madrilen aurka jokaturiko partidan, lehen NFT “MVP Signed Pack-a” kaleratu zen Outer Ring taldearen eskutik.
NFT-ren eskaintza irabazita, neurketa horretako jokalaririk onena izan zen Rokas Giedraitisen lana ospatzeko, bildumazaletasun esklusiboko pieza fisikoak lortu ditu Jacobo Fouzek. “Zaletua, jarraitzen duen taldera gerturatzeko modu bikaina da”. Baskoniako kapitainak sinatutako hiru artikulu lortu ditu garaileak:
- Partidan erabilitako kamiseta
- Partidako baloi ofiziala
- Partida ospatzeko postal bat
Era berean, NFT hori erosita, Outer Ring jokoan erabiltzeko aktibo digital hauek sartzen dira:
- Outer Ring jokorako Baskoniaren Skin edo kamiseta digital bat
- Outer Ring jokoan, Baskoniarentzako denboraldi bateko VIP abonua
Outer Ring Marketplacean irabazi zuen eskaintza Jacobok: “Uste dut esperientzia handia dela eta edozein zale pakete hau eskuratzera animatzen dut”. Gainera, Outer Ring jokoan bakarrak diren esperientzi eta produktu digitalak eskuratzeko aukera emango du NFT honek, The Faktory, Baskonia-Alaves taldearen berrikuntza eta negozio berrien zentroaren partner estrategikoa baita.
Gainera, bai Baskonian ala Alavesen, NFT MVP SIGNED PACK-a erosteko proiektu berri bat iragarriko da datozen asteetan.