Baskoniak talde turkiarraren aurka hasiko du 9 egunetan 5 norgehiagoka edukiko duen fasea.
Urdin-gorriek bi aste gogorri ekingo diote, non Buesa Arenak 5 neurketa biziko dituen 9 egunetan. Lehen aurkaria Fenerbahce izango da (asteazkena, 20:30), Euroleagueko 12. jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Dusko Ivanovicen gizonek txapelketako zazpigarren garaipena erdietsi nahi dute istanbuleko taldearen aurka. Itoudisenek Buesa Arena azkenekoz bisitatu zutenean Baskonia atera zen garaile 92 eta 69-ko markagailuarekin.
7º Baskonia (6 garaipen eta 5 porrot): Momentu ona urdin-gorrientzat europan, non azken 6 lehietatik 5 irabazi dituzten. Valentzairen aurkako azken europako partida irabaztetik iritsiko da Baskonia tenplura. Asteazken honetan (20:30) hasiko da Zurbanoko pabiloian baskoniaren esprinta. Endesa Ligako azken neurketan min hartu ondoren, Dusko Ivanovicek ezin izango du Matt Costello kantxaratu. Entrenatzaile urdin-gorriak bere aginduetara izango ditu Chima Moneke, taldeko jokalaririk baloratuena, eta Tadas Sedekerskis, txapelketako erreboteatzailerik onena.
8º Fenerbahce Beko (6 garaipen eta 5 porrot): Dimitris Itoudisek zuzentzen duen taldea izango da urdin-gorrien asteko lehen aurkaria. Real Madrilen aurka europako seigarren garaipena batu ondoren, talde turkiarrak Zurbanoko pabiloia bisitatuko du (asteazkena, 20:30). Fenerbahce da txapelketa osoan hiruko gehien sartzen dituen hirugarren taldea. Georgios Papagiannis eta Metecan Birsen baja izango dira. Yam Madar eta Tarik Biberovic zalantza izango dira azken unera arte.
Bi taldeen arteko 36. neurketa izango da. Baskoniak zortzi talderik onenen artean mantentzeko garaipen berri bat bilatuko du. Asteazken honetan, urdin-gorriek egun gogor batzuei hasiera emango diete, datozen 9 egunetan 5 norgehiagoka jokatuz Buesa Arenan.