Izena emateko epea gaur ireki da saskibaloi eskolako kideentzat eta bihar publiko orokorrarentzat.
Pazko festetarako hilabete bat besterik gelditzen ez denean, 5+11 Fundazioak Baskoniaren Aste Santuko Campusaren edizio berri bat jarri du martxan. Hitzordu berezi horrek, saskibaloiaren munduan hasi nahi duten edo alderdi teknikoak hobetu nahi dituzten 2012 eta 2017. urteen artean jaiotako gazteentzat jardueraz, ikaskuntzaz, jolasez eta dibertimenduz beteriko programa bat eskainiko du.
Campusa apirilaren 2tik 5era bitartez egingo da San Andres eta Judimendiko udal-instalazioetan eta bi ordutegi desberdin eskainiko ditu: lehena, 09:00etatik 13:30etara eta bigarrena, 09:00etatik 15:00etara, Bakhn bazkaltzeko aukera eskainiz. Hileko lehen astean, saskibaloian eta kirol anitzetan hasteko era guztietako jarduerak egingo dira, parte-hartzaileen kirol eta garapen integralera bideratuta, eta parte-hartzea, berdintasuna, ilusioa, lankidetza, tolerantzia, pertseberantzia eta taldea sustatuz balio nagusi gisa.
Izena emateko epea gaur ireki da saskibaloi eskolako kideentzat eta bihar publiko orokorrarentzat eta martxoaren 22ra arte iraungo du. Hau Baskonia-Alaves Storen edo fundación5más11.org webgunearen bitartez egin ahal izango da. Azkar ibili, plazak mugatuak dira eta. Eman izena!
PARTE HARTZAILEAK:
2012 eta 2017. urteen artean jaiotako neska-mutilak.
BI ORDUTEGI:
A Aukera: 9:00etatik 13:30etara
B Aukera: 9:00etatik 15:00etara (Bakhn bazkaltzeko aukerarekin)
INSTALAZIOAK:
San Andres eta Judimendi
ASTEKO PREZIOA:
95€ (A Aukera) eta 150€ (B Aukera)
MATERIALA:
Oroimenezko kamiseta eta hamaiketakoa.