Cazoo Baskoniako jokalarien erdiek baino gehiagok jokatuko dute lehen aldiz txapelketa hau
Aste honetan, Badalonako hiriak hartuko duen 2023ko Errege Kopan parte hartuko dugu. Final-laurdenetan, talde arabarrak Joventut anfitrioiaren aurka neurtuko ditu indarrak (Ostirala, 21:30).
Baskoniako zortzi jokalarik lehen aldiz biziko dute Kopako txapelketa jokatzeko emozioa: Maik Kotsar, Darius Thompson, Markus Howard, Daulton Hommes, Matt Costello, Steven Enoch, Max Heidegger eta Arturs Kurucs. Endesa Ligan eta Euroleaguen maila txukuna erakutsi ondoren, ostiral honetan Errege Kopan debuta egingo dute.
Zortzi jokalari hauek, aurretik txapelketa jokatu duten gainerako kideekin nahastuko dira. Entrenatzaile eta jokalari gisa eskarmentua duen Joan Peñarroyak izango du taldearen agintea.
Joventuten aldean, lau jokalarik estreinaldia egingo dute aurtengo Errege Kopan.
Joventut Badalona anfitrioiaren aurka neurtuko ditugu indarrak ostiralean. Euskaldunek eta Katalanek bederatzi aldiz jokatu dute elkarren aurka Errege Kopan eta horietatik zazpitan atera da garaile Baskonia. Gure zortzi jokalarien ibilibide profesionaletan aurrerapausoa berri bat izango da.