Aurreko edizioetako erregistro guztiak eta parte hartze errekorra gainditzeko helburuarekin, 5+11 Fundazioa eta Baskonia CIBB23aren edizio berrian lanean ari dira
Abian da Baskoniako Nazioarteko Campusaren XIII. edizioa. 5+11 Fundazioak eta Baskoniak erronka onartu dute berriro, eta ilusio handiz prestatu dute CIBB23 txapelketaren edizio berria. Aurten ere, saskibaloia protagonista nagusi moduan hartuta, parte hartzaileek esperientzia paregabea biziko dute.
Jokalari guztien hobekuntza indibidualari begira egongo diren 13 lan pista baino gehiagorekin, Gasteizen kokaturik egongo da Nazioarteko Campusa. Pasaden urtean parte hartze errekorra ondu ondoren, bi aste bizi, zirraragarri eta kirolean ikusgarri bizi nahi ditu CIBB23k.
Campusean izen emateko epea zabalik dago jada. Lehenengo txanda, ekainaren 25etik uztailaren 2ra bitartez egingo da eta bigarrena, uztailaren 2tik 9ra. Lehenengo astean 2005 eta 2014. urteen artean jaiotako gazteak bertaratu ahal izango dira. Aurreko edizioetako minibasket modalitatea lehen txanda honetan txertatuko da. Bigarren astean 2005 eta 2011. urteen artean jaiotakoak joan ahal izango dira.
Nazioarteko Campuseko 1go txanda: 2023ko ekainaren 25etik uztailaren 2ra bitarte, 2005 eta 2014. urteen artean jaiotako gazteentzat.
Nazioarteko Campuseko 2. txanda: 2023ko uztailaren 2tik 9ra bitarte, 2005 eta 2011. urteen artean jaiotako gazteentzat.
5+11 Fundazioko webgunean (www.fundacion5mas11.org/cibb) eman daiteke izena. Informazio gehiago basket@zadorspain.com helbidean edo 636 96 05 10 telefonora deituz.
50 profesionalek baino gehiagok osatutako staff bat arduratuko da campusaren iraupeneko bi asteak esperientzia aberasgarria izateaz, bai kirol arloan, bai arlo sozialean. Aurten XIII. edizioa beteko duen eliteko hobekuntza campusa egiteko helburuarekin, David Gilek, Cazoo Baskoniaren entrenatzaile laguntzaileak, entrenatzaile, koordinatzaile, monitore, fisioterapeuta eta pista buru talde bat zuzenduko ditu.
Banakako teknika eta hobekuntza espezifikoko entrenamenduak, talde-jokoaren programa, 5 × 5 txapelketak, jaurtiketa hobetzeko entrenamendu espezifikoak, prestakuntza-hitzaldiak edo lehiaketak eta sariak izango dituen showtime batek osatuko dute kirol arloa. Gainera, aisialdirako, igerilekurako, txangoetarako eta bizikidetza aberasgarrirako denbora egongo da, eta esperientzia ahaztezin bihurtzen duen azken festa batekin amaituko da campusa.